Zer jan dugu gaurkoan?

 

Normalean jaten dugun produktuak aztertuko ditugu. Dinamika hau egiteko oso lagungarria da produktuaren ontzia edo paketea edukitzea.

Galdetegia banaka egin behar da eta galdera bat ezin erantzun izatekotan, markatu ezazu.

Galdetegiaren emaitzak taldean hausnartuko ditugu. 

Galdetegia bertan utziko dugu eta Google formulario batean (egin nahi izatekotan harremanetan jari formulario horren kopia bat bidaltzeko, zuek jaso ikusi izateko emaitzak)

1.- produktuak paketea edo ontzia zeukan? Zein materialekoa papera/plástikoa/kartoia/aluminioa..?

2.-Dendan jarri diote pakete hori ala fabrikan jarri diote?

3.- Zelako tratamendua dauka bere mantentzerako? (pasteurizatua, liofilizatuta, esterilizatuta, hutsean,  izoztuta, gatzatuta ...)

4.-Zure ustez, erosi duen pertsonarentzat garrantzitsuena prezioa izan da?

5.- Nonbaitek ikusi duzu produktu honen iragarkia?

6.- Non? (telebistan, egunkari edo aldizkarietan, supermerkatuetan eskaintzen karteletan, ...)

7.- Iragarkia ikusi baduzu...Ze pertsonai agertzen ziren? Gizonezkoak ala emakumezkoak?, zein adin zeukaten? eta ze maila sozio ekonomikoa?

8.- Leloren bat erabiltzen da? Zein?

9.- Nori zuzenduta dagoela uste duzu? (gizonezkoak, emakumezkoak, haurrak, gazteak, helduak, edo edonorentzat den...)

10.- Erosterakoak, arreta deitzen dizu paketea, itxura, kolorea edo iragarkia? Uste duzu aurreko guztia kontutan hartuta prezioa alda daitekela?

11.- Ezagutzen ez dituzun produktuekin konfidantza daukazu?

12.- Non erosten da produktu hori? (supermerkatua, auzoko dendan, mercatuan, kaleko posturen batean, ...)

13.- Ba al dakizu nondik datorren?

14.- Inportatua da?

15.- Ba al dakizu zein garraiobide erabiltzen den zure etxera heltzeko?

16.- Ba al dakizu beste herrialde batzuetan saltzen den?

17.- Zure ustez nolakoa da produktu hori ekoiztu duen pertsona? 

18.- Erosiko zenuke produktu bat jakingo bazenu 14 urte beherako batek egin duela?

19.- Umeak fabriklatzen duten produkturen bat ezagutzen duzu?

 

Sergio R.

Comentarios