Arroka

Erabakiak hartzeko dinamika.

Sormena erabili beharko dute konponbideak adosteko eta erabakiak hartzeko. 


Argi utzi behar dugu, gatazka baten aurrean behar beharrezkoa dela hainbat konponbide bilatzea eta ez erantzun bakarra.

Tolstoyren testu hau (itzulita)  izango da dinamikaren oinarria:

Se lee el siguiente texto de un cuento de L. Tolstoy:

"Herri zoragarri baten erdi-erdian arroka zoragarri bat altxatzen zen. Ordurarte inoiz ez zen gai izan harkaitz hori hondatzeko. 

Egun baten eta hauteskundeak gertu zeudenez, alkateak adierazi zuen bazela ordua arrokarekin akabatzeko herrian leku gehiago izateko. 

Inguruetako ingeniari ospetsuenak herrira hurbildu ziren euren proiektuak aurkezteko eta ondorengo ideiak aipatu ziren:

IDEIA 1: Arrokak arrastratzen duen garabi sitema bat erabiltzea proposatu zuen ingeniari batek. Ideia hau garatzeko 500.000€ko aurrekontua beharrezkoa litzateke.

IDEIA 2: Beste ingeniari batek proposatu zuen arroka apurtzeko leherketa batzuk egitea eta horrela arroka apurtu eta gero errazagoa litzateke arroka transportatzea. Ideia honen aurrekontua merkeagoa zen, 350.000€.

IDEIA 3: bazen ere herriko plataforma bat arroka zegoen lekuan uztea proposatzen zuena.

Udaletxean pleno bat konbokatzen da , non erabakia hartu beharko den. Pleno horretan ideia berriak ere onartzen dira, baina plenoaren amaieran erabakita egon behar da zein ideia aurrera eramaten den.

Hausnarketa eta gero talde bakoitzak bere jarrera defendatu behar du erabakitzeko asmoarekin.

 

Beste aukera bat da irakasleak aukerak planteatzen joatea eta ikasleak alde eta kontrako argudioak azaltzea.

 

Agertu daitezkeen beste ideia batzuk:

  • Arrokaren estetika eta erabilpena hobetzea: apaintzea, toboganak umeentzat eraikitzea... 
  • Arrokaren ezinbesteko partea bakarrik hondatzea eta bere azpian tunel bat eraikitzea. 
  • Herriko jendea inplikatzea; biztanle bakoitz mailu batekin joatea eta arroka zati bat apurtzea, horrela ez dauka kosturik.
  • Arrokaren zatitxuak saltzea obra finanziatzeko (Berlineko harresian bezala) 
  • Zulo bat egitea eta haren arearekin arroka lurperatzea (hori da Tolstoyren konponbidea)

 

Eta agertu daitekeen edozein ideia.

Dinamika honekin konturatuko gara batzuetan ideia guztiak ez direla kontutan hartuak izaten eta ikasleek ikasi behar dute argudiatzen zergaitik den onena euren ideia, baina baita ere onartu ez dela bakarra.

Sergio R.

Comentarios