Abestea debekatuta dago

Erebus planetan bi kultura dira nagusi: kultura glekobitarra eta kultura xanabitarra.

Glekobitek oso gustoko dute abestea. 

Xanabitek uste dute euren aurrean nobaitek abesten badu, bere semeak eta euren semeak hil egingo direla.

Horregatik kultura xanabitarran abestea debekatuta dago. Inork ezin du euren aurrean abestu. 

Egun batean glekobita bat abesten pasatu zen xanabita etxe baten aurrean. Hori entzuterakoan xanabitak labana bat ateratzen du eta bestea hiltzen du.

Dinamika honetan epaiketaren eszena ikusiko dugu. Bi kulturen lekukoak egongo dira eta pertsona batek epailearen papera hartuko du.

Ikasle talde bat hiltzaileen papera hartuko du. Adierazpen askatasunaren aldeko eritzia sustatu behar dute. 

Beste ikasle taldea erlijioaren eta sinesmenearen izenean egindakoa defendatuko dute.

Taldeak zozketa baten bidez egingo dira.

Denbora utziko zaie bi taldeei adosteko euren jarrera zelan defendatu eta jarraian epaiketa egingo da.


EBALUAKETA

Nola sentitu zara tokatu zaizun papera defendatzen? 

Egoera hau zerikusia dauka gure errelitatearekin?

Zein taldekideren argudioa edo arrazonamendua iruditu zaizu interesgarria? 

Adierazpen askatasuna : alde edo kontra (atxilotutako raperoak adibidez...)


Sergio R.

Comentarios