Salbamendu txalupa
Oporrak heldu dira eta gela honetako 10 lagun elkartu zarete bidaia bat egiteko.
Bilboko portutik Porsmouthera joateko ferrya hartu duzue Inglaterra ezagutzeko asmoarekin.
Bidaian ordubete eman duzuenean ekaitza itzel bat sortu da, tximista bat jausi da itsasontziaren gainean eta horrek sute bat eragin du.
Horren ondorioz itsasontzia urpetzeko arriskuan dago.
Zorionez, zuen lagun taldearen kamarotea sutea gertatu den lekutik urrun dago eta justu ondoan salbamendu txalupa bat daukazue.
Zoritxarrez, salbamendu txalupa horretan bakarrik dago lekua eta uretako arropa 8 lagunentzat, eta txalupa ahula da, hau da ezinezkoa da 10 lagunak sartzea bestela urperatuko zen.Nor sartuko da txalupan? Zergaitik?
Ura gora doa eta sua hurbiltzen da, bakarrik dauzkazue 5 minutu erabaki bat hartzeko, bestela denok itoko zarete.
Argudiatu behar dira hartzen dituzuen erabakiak
1- Jarduera girotu (musika...)
2- Ulertutakoan 5 minutu eman erabakitzeko.
3- Behin erabakia hartuta jesarriko gara erabakitakoaren gainean eztabaidatzeko.
OHARRA: Dinamikaren "gidaria" aktiboki edo pasiboki parte hartu ahal du. Hau da aktiboki ikasleak eztabaidatu bitartean parte hartzen badu (euren erabakiak kolokan jartzen, galderak egiten...) edo pasiboki ez badu parte hartzen ikasleak eztabaidatu bitartean.
Sergio 2020ko Abendua

Comentarios
Publicar un comentario